miércoles, 9 de noviembre de 2011

Karlos Marx

Karlos Marx dogmatasunetik irakurri zutenak
burupartiduetan militatu zuten,
buruestatuak eraiki zituzten
eta herria saldu zuten.
Karlos Marx askatzailetasunetik irakurri dugunak
herriaren militanteak gara,
herria babesteko gara,
eta sekula ez dugu salduko.

Arima gorriak

Bazen zeruan larre bat arima gorriak bizi zirenak.Hauek ez ziren santuak ezta budistak, ta ez zuten inongo erligiorik.Arima gorriak dogma guztien gainetik hegaz egiten zuten eta herri bat osatzen zuten.Hauen lege bakarra inongo dogmarik ez sortzea zen,dogmak sortzean fundamentalismoen ehiztariak atrapatuko zituzten ta sekula berriro ez zuten hegaz egingo,lurreko hiriko gizon asalariatuak bezala sormen barik bizitzera kondenatuak.Arima gorriak komunaltasunean bizi ziren kooperatibismoak sortzen.Hauek zerura iristen ziren ideia guztietatik edaten zuten,eta heurak adosten zituzten herri batzarran askatasun bidetik  jarraitzeko egokienak.

MATXINSALTOAREN EPAIKETA

Matxinsaltoak bere ego guztiak akatzeagatik epaitu zuten gizon arruntak,
ta epaileak galdetu zion;ze egingo zenion hire etsaiari?
Aurrepentsatu eta akatzea!-erantzun zion bere barneari.
Ordun salto egin,epailearen aurrean ipini ta erantzun zion;
nire inkonsientea akatuko zun,ehiztaria dan bezala,
baina nire konsientea epaituko zun herria nazen bezala.
Ez bihurtu nire herria!