miércoles, 29 de febrero de 2012

SORMENA

Hutsa aspertzean,lehertu egin zen,
eta sormena sortu zuen.
Sormena bi alde zituen,
irudimena eta errealitatea.
Errealitatea bide bakarrekoa da;
gizabidea.
Irudimena,ordez,mundu bat;
infernuan ekoizten dena,
sumendi eta ekaitzen artean,
bizitza sortzeko,
norberaren barne munduetan.

martes, 7 de febrero de 2012

EPAIKETA

Bi anai haserretu eta akatu nahi ziren.Ordun arranoa
jaitsi eta mintzo egin zien:
Hartzazue bi atxur ta igo zaitezte arranon herrira.
Goian zaudetenean hilobi sakon bat egin eta akatu
zaitezte.Irabazleak anaia lurperatu dezala.Hori bai,
igotzeko bakarrik ardo botila bat eta bokadillo bat
eroango duzue biontzat.
Bide erdian erdi mozkor jaitsi ziren bi anaiak
bata besteari lotuta.

AZALGORRIAK

Txorimaloak jan zituzten
nire begiak eta mingaina,
eta horrela ibili nintzen,
larrea sentitzen,
baina ikusi ezinik
eta berarekin mintza ezinik.
Arimaren exilioan,
tokiz kanpo,
oinutsik,
bidegabe.
Horregatik  gara iraultzaile,
bidegabe eraikitzen direlako bideak.
Horregatik gara askatzaile,
ametsak ez ditugulako traizionatzen,
guk,suari egurra botatzen bizi garenok.

EGUZKIA

Egunsentian esnatzen nauena,
lanbro gozoz estalita,
goiza alaitasunez janzteko.
Eguerdian iraultzen zarena,
ekaitzen artean dana gorrituz,
sarobeordutan pakean usteko.
Arratsaldean berpizten dana,
biharra beteta,
ortzin gozo-gozo hiltzeko,
gaua bere sakonak argitzen
hasi orduko.