Gizakia da gizabidetik,
bere arraigotik
gizaki guztien askatasunera,
bere goseak elikatzen doan transhumantea.
Soziala da delegatzen dun bidetik,
ezarritako sistema sozial batetik
gizaki guztien menpekotasunera,
bere egoak elikatzen doan putakumea.
jueves, 13 de diciembre de 2012
martes, 4 de diciembre de 2012
LOGELA
Hor neukan logela,
pagadi baten inongo erdian galduta.
Eta ohe alboan mahaitsua,
esnatzen ninduen iratzargailuarekin.
Hor ekoizten nituen ametsak,
pagoen burujabetzan babestutak,
moxoloen uluetan adituak,
ilargiazpian idatziak.
Eta pagoen burujabetzaren lehioetan
izarrak,
nire logela adurrez apaintzen.
Eta loak nire kontzientzia bahitzean,
eskua zabaltzen nuen haizeak
larre osoan nire idatziak hazitzeko,
egunsentian.
pagadi baten inongo erdian galduta.
Eta ohe alboan mahaitsua,
esnatzen ninduen iratzargailuarekin.
Hor ekoizten nituen ametsak,
pagoen burujabetzan babestutak,
moxoloen uluetan adituak,
ilargiazpian idatziak.
Eta pagoen burujabetzaren lehioetan
izarrak,
nire logela adurrez apaintzen.
Eta loak nire kontzientzia bahitzean,
eskua zabaltzen nuen haizeak
larre osoan nire idatziak hazitzeko,
egunsentian.
EHIZTARIEN SUA
Ehiztariak adostu zuten larrea,
ehiztariak bildu zuten egurra,
ehiztariak piztu zuten sua,
ehiztariak mantendu zuten sua bizirik,
eta halako egun batean,herria,
ehiztarien sua inguratu
eta dantzan hasi zen.
ehiztariak bildu zuten egurra,
ehiztariak piztu zuten sua,
ehiztariak mantendu zuten sua bizirik,
eta halako egun batean,herria,
ehiztarien sua inguratu
eta dantzan hasi zen.
viernes, 30 de noviembre de 2012
ISILTASUNAREN GARRAXIA
Nork isilduko isiltasunaren garraxia,
nork suspertuko lokartu diren arimak.
Nork loratuko lehortu diren larreak,
nork igoko belargabeko mendi erreak.
Nork hegaz egingo zeru gabeko ametsetan,
nork jausiko su gabeko infernuetan.
Nork ibiliko inora ez doazen bideak,
nork itzuliko galdu garen tokira.

GALDETUIOK
Galdetuiok bankua erre duenari,
edo bere ekintza ikusi duen
egunkari saltzaileari.
Galdetuiok okindegia igiritzen dagoen okinari,
edo bere ipurdi gozoari.
Galdetuiok anfetaminakin mintzatzen datorren
azken gaupaseroari,
edo galdu duen neskalagunari.
Galdetuiok esnatzen dagoen belarrari,
edo ura edaten dagoen sisari.
Galdetuiek heuren artean berban dauzen pagoei,
edo isildu diren aitzei.
Galdetuiok larrea argitzen dagoen ekiari,
galdetuiok zergatik jarraitzen diagu altzatak
arranoaren atzetik.

jueves, 22 de noviembre de 2012
HIZKUNTZA
Hizkuntza da
bihotzetik mintzatzen dan
psike ehiztaria.
Ekintza da
psike ehiztaritik
mintzatzen dan
kontzientzia iraultzailea.
Iraultza da
bihotzera garaman
bidea.
bihotzetik mintzatzen dan
psike ehiztaria.
Ekintza da
psike ehiztaritik
mintzatzen dan
kontzientzia iraultzailea.
Iraultza da
bihotzera garaman
bidea.
domingo, 28 de octubre de 2012
ZAPATADANTZA
Zapatadantza,
pertzeptzioaren jokua.
Zapatadantza,
arimaren mintzoa.
Zapatadantza,
zuk ni zara.
Zapatadantza
goazen biok
infernu erdian
dantza egitera.
pertzeptzioaren jokua.
Zapatadantza,
arimaren mintzoa.
Zapatadantza,
zuk ni zara.
Zapatadantza
goazen biok
infernu erdian
dantza egitera.
jueves, 25 de octubre de 2012
PIRINIOTAKO INDIXU
Gizakia amalurratik eskuak askatu ezinik,
egun batean arranoa deitu zion,
eta zutik ipintzean arranoa aditzeko
eskuak askatu zituen.
Nik gidatuko zaitut hire bidean,
esan zion arranoa.
Eta gizona altzata
arranoaren atzetik
piriniotako indixu bihurtu egin zen.
egun batean arranoa deitu zion,
eta zutik ipintzean arranoa aditzeko
eskuak askatu zituen.
Nik gidatuko zaitut hire bidean,
esan zion arranoa.
Eta gizona altzata
arranoaren atzetik
piriniotako indixu bihurtu egin zen.
lunes, 3 de septiembre de 2012
SOBERANIA
Gizakia altza zanian
erlijio guztiak isildu ziren,
oligarkiak dardarez hasi ziren
eta imperio guztiak jausi ziren
bata bestearen atzetik,
herri soberanoen orgulloa
berriro zerura altzatu zen bitartean.
erlijio guztiak isildu ziren,
oligarkiak dardarez hasi ziren
eta imperio guztiak jausi ziren
bata bestearen atzetik,
herri soberanoen orgulloa
berriro zerura altzatu zen bitartean.
viernes, 15 de junio de 2012
AKERBELTZAK
Kontatzen da negu gorria heldu zenean
indoeuropearrak asediautak piriniotako indixuak
kobetan sartu zirela eta hauek sakontzen
bihotzerako bidea aurkitu zutela.
Esaten da ailegatu aurretik nola
deabruari adarrak ostu zioten
eta bihotzaren koba ataritik
atera ziren,deabrua atzetik zutela.
Kontatzen da piriniotako indixuak aitz-errira igo
zirela,eta hor hedatu zirela,Akerbeltzen modura.
Esaten da Akerbeltzak direla arbaso-zaharren
erri-baratzaren zaindariak,eta suak piztean
heuren adurra gidatzen duela gure herria.

jueves, 17 de mayo de 2012
HERRIAN
Hire gorputza preso dago,
kateak ipinita,
baina hik dakik hegaz hagola,
herria gidatzen,
arranon herrira zuzen,
aharien indarrarez,
akerbeltzen adurrez.
kateak ipinita,
baina hik dakik hegaz hagola,
herria gidatzen,
arranon herrira zuzen,
aharien indarrarez,
akerbeltzen adurrez.
martes, 3 de abril de 2012
IHAUTERIAK
Gizakiak aro beltzan,negu gorrian,kobetan izkutatzen gara,eta
batzuk sakonetan galtzen dira.Hemen sakonetan danak
beldurrez mozorrotzen gara barneko mamuak usatzeko,
maskaratuen kalejira eroan.
KEINUA
Aintzina sei naxar seme deabruaren koban sartu ziren,
eta deabrua agertzean bildurrez seirak mozorrotu ziren.
Amalurraz mozorrotu zena sorgina izan zen.
Eroaz mozorrotu zena sortzailea.
Magiaz mozorrotu zena artisaua.
Iraultzailez mozorrotu zena gidaria izan zen,
eta lauren mozorroetaz mozorrotu zena keinua.
Seigarrena,egoz mozorrotu zen,eta hau,gizon arrunta izan zen.
SORGINZULO
Amalurraz mozorrotzen diren sorginen gela da.Hona keinua biluztuta
sartu zen.Sorginzulon usatu behar ditugun mamuak patriarkalismoa,
matxismoa eta indarkeria dira,eta hemen maitatzea,baloreak eta
emetasuna zer diren ikastean amalurraz mozorrotuta sortzaileen
gelan lokartu zen keinua.
SORTZAILEEN GELA
Sortzaileen gelan barneko munduei bizitza ematen zaie,irudimena
norbera gainditu barik.Hemen keinua sarobeak igo zitun,arranon
herria ezagutu zuen,sakonetan bere arraigoa borrokatu zuen
eta erokeriaren mamua usatzeko erotasunez mozorrotu zen.
Eta hola kalejira ero batean artisauen gelan esnatu zen.
ARTISAUEN GELA
Zulo honetan merketasunaren mamua usatzen da,eta hemen keinua
magiaz mozorrotuta barneko munduak irudikatzen ikasi zitun,poesian
mintzatzen eta adurrez eraikitzen,eta hola artisauen elegantziarekin gidarien
zulora pasa zen.
GIDARIEN ZULOA
Hemen balore konpetitiboak,karakter inperialistak eta ignorantzia usatzen dira eta
iraultzailez mozorrotuta gizatasunaz ikasi zuen keinua,nola gizabidea gizakiak
adosten duen bide irekia da eta ez dogmak isten duena.Nola askatasuna
ere hazitzen da eta bizitza garaitu behar dugun borroka bat da.Eta hola
gidarien mintzoa ezagututa gizon arrunten zuloan agertu zen.
GIZON ARRUNTEN ZULOA
Hemen gizartehutsaren merketasuna ikusi zuen,ego handiez mozorrotutako salduak
eta konpetitiboen lehia zikinak.Eta keinua naskauta inorekin mintza barik
arranoz mozorrotu eta hegaz itzuli zen bere larrera,akelarrera.

miércoles, 28 de marzo de 2012
UDABERRIA
Izan zen aro bat udaberria agertzen ez zana.Baina bazen ere profezia bat zioena arranoa itzultzean negu gorria atzera egingo zuela udaberriari paso emanez.Karistiarrak aro hori kobetan eman zuten,sua bedeinkatzen eta ehizaz bizitzen.
Udaberri Laida baino urte bat arinago jaio zen,arobeltzeko azken urteetan,eta biak lagunminak ziran,adin hortako bakarrak.Udaberri hamar urtekin emana zuen ehiztarien zina,bere eskutxoa kobako horman irudikatzean,bere gensako ehiztariekin batera.Hamabi urterekin beste ehiztariekin babesaren erritoa egiten hasi zen;amalurraz mozorrotzen,eta ehiztarien atzetik bailarara jaisten adi-adi ehizarako teknikak ikasten.
Laida bestalde,udaberri ehiztari izateko formetan zegoen bitartean,beste eginkizun bat zeukan,zaintza.Hau ehiztarien joan etorrien artean zerura begira ematen zitun horduak arranoa etortzen bazen guztiei abiso emateko.
Eta hala elur ekaitzen eta eguzki hotzaren egunak errepikatzen ziren bitartean,Laida hamalau urte bete eta lau astera bailara osoan aditu zen ohiua,ekoak milaka aldiz errepikatu egin zuen ohiua;ARRANOA DATOR!!!
Ehiztari guztiak koba atarira ailegatu zirenerako eme guztiak,gaizoak,zaharrak eta jaioberriak zerura begira zeuden,Laidaren atzean.Eta bai,hor zeuden zeru erdian,zirkuloak marrazten gora eta behera arrano bikote gazte bat.Eta hauen atzetik beste arrano handiago bat ere bazetorren,baina honen hegaldia motel eta torpeago zen.Koba atariaren gainetik pasatzean jabetu egin ziren atzeko arranoaren hatzaparretan gizaki garhezur bat zeramala,eta danak inor mintza barik jabetu egin ziren profezia bete egin zala.
Gauza guztiak hartu,eta eguna onera egin itxoin barik,elurtearen erdian jaitsi ziren arranoen atzetik bailarara.Eta hor,bailara erdian,bapatean,arrano zaharrak garhezurra bota egin zuen:Eta hor,bailara erdian,ehiztariak su handi bat piztu,eta negu gorria udaberria bihurtu zen akelarrea ospatu zuten.
Handik bederatzi hilabetera Laida seme bat euki zuen,eta Xemein deitu zion.
Xemein gazte egin zanian Udaberri aitzkora bat oparitu zion,eta etxeak,abereentzako etxolak eta nekazaritzarako lanabesak egiten irakatsi zion,eta Xemein nekazari iaioa bihurtu zen.Hau hiru seme euki zitun,Munitibar,Aulesti eta Berriatua.
Udaberri eta Laida bestalde,Xemein gaztea zenian itsasertzera jun ziren bizitzera,eta hor Urdaibai jaio zen.Urdaibai gaztea zanian Udaberri beste aitzkora bat oparitu zion,eta honeri itsasontziak eraikitzen irakatsi zion,eta Urdaibai arrantzale iaioa bihurtu eta Irlanda,Bretania,Dinamarka,Norbegia eta haratagoko mundu baten itsasertzak ezagutu zituen.Urdaibai bi alaba ta seme bat euki zitun,Mundaka,Laga eta Bermeo.
Eta azkenik,mendira jun ziren bizitzera eta hor Anboto jaio zen.Anboto gazte egin zanian Udaberri aitzkora oparitu zion ere,baina honen aitzkoran suge bat bihurtu zitzaiola ikustean,honeri ehizarako teknikak erakutsi zizkion,eta Anboto ehiztari iaioa bihurtu zen.Hau bi seme euki zitun,Abadiño eta Otxandio,eta Anboto izan zen ehiztarien akelarrea sutan mantendu duena gure egunak arte.

miércoles, 7 de marzo de 2012
ZEZEN AUSARTAREN PROFEZIA.SIOUX NAZIOA.
Aro sakratuak erakusten du gauza guztiak
zirkulo batean sartzen direla.
Zaharra berritzen da;
berria zahartzen da.
Dana errepikatzen da.
Kultura amalurran ditu erraiak.
Kultura gabeko gizakiak ez daude denbora luzean,
amalurra amagoia delako.
Naturarekiko lotura gabeko gizakiak
flotatu egiten dute,
negatiboki hazitzen dira,
hausten dira.
Espiritu Handia gauza guztietan datza,
arnasten dugun haizean da ere;
eta lurra gure ama da,
guk ematen dioguna da itzultzen diguna.
Tasunka Witko(Zaldi Eroa)

martes, 6 de marzo de 2012
ORGULLOA
Gizakiak bidea galtzean
arraigora jaisten dira.
Baina hor,arraigoan,
barneko munduaren atean,
iraganeko mamuak ere bizi dira;
putzu usteletan,
gainditu behar ditugun
putzu ilunetan.
Eta hor,arraigoan,
barneko munduaren ateko
putzu argietan
jaiotzen da orgulloa.
arraigora jaisten dira.
Baina hor,arraigoan,
barneko munduaren atean,
iraganeko mamuak ere bizi dira;
putzu usteletan,
gainditu behar ditugun
putzu ilunetan.
Eta hor,arraigoan,
barneko munduaren ateko
putzu argietan
jaiotzen da orgulloa.
jueves, 1 de marzo de 2012
LAPIKOA
Sorginak urrezko burruntzalia igitzen
bira ta bira sentsu berberan,
lapikoaren sakonetik
gizonaren burua asomatu zen,
eta honek galdetu zion:
Nork jan behar nau,
hainbeste bira ematen
zorabiatuta nauzula?
Eta sorginak erantzun zion:
Zuk buztinezkoa zara,
eta buztina ez da jaten,
baina bigunegi zinan
eta gogortu beharrez
sartu zaitut lapikoan.
bira ta bira sentsu berberan,
lapikoaren sakonetik
gizonaren burua asomatu zen,
eta honek galdetu zion:
Nork jan behar nau,
hainbeste bira ematen
zorabiatuta nauzula?
Eta sorginak erantzun zion:
Zuk buztinezkoa zara,
eta buztina ez da jaten,
baina bigunegi zinan
eta gogortu beharrez
sartu zaitut lapikoan.
GIZABIDEAREN BARRIKADA
Arraigo gabeko gizartehutsa,
erligioso dogmatizatuak,
ignorantziaren egoak,
gizabidearen barrikada.
Nola baztertu formazio barik?
Nork hautsiko irauli barik?
Nora pasako herri barik?
erligioso dogmatizatuak,
ignorantziaren egoak,
gizabidearen barrikada.
Nola baztertu formazio barik?
Nork hautsiko irauli barik?
Nora pasako herri barik?
miércoles, 29 de febrero de 2012
SORMENA
Hutsa aspertzean,lehertu egin zen,
eta sormena sortu zuen.
Sormena bi alde zituen,
irudimena eta errealitatea.
Errealitatea bide bakarrekoa da;
gizabidea.
Irudimena,ordez,mundu bat;
infernuan ekoizten dena,
sumendi eta ekaitzen artean,
bizitza sortzeko,
norberaren barne munduetan.
eta sormena sortu zuen.
Sormena bi alde zituen,
irudimena eta errealitatea.
Errealitatea bide bakarrekoa da;
gizabidea.
Irudimena,ordez,mundu bat;
infernuan ekoizten dena,
sumendi eta ekaitzen artean,
bizitza sortzeko,
norberaren barne munduetan.
martes, 7 de febrero de 2012
EPAIKETA
Bi anai haserretu eta akatu nahi ziren.Ordun arranoa
jaitsi eta mintzo egin zien:
Hartzazue bi atxur ta igo zaitezte arranon herrira.
Goian zaudetenean hilobi sakon bat egin eta akatu
zaitezte.Irabazleak anaia lurperatu dezala.Hori bai,
igotzeko bakarrik ardo botila bat eta bokadillo bat
eroango duzue biontzat.
Bide erdian erdi mozkor jaitsi ziren bi anaiak
bata besteari lotuta.

AZALGORRIAK
Txorimaloak jan zituzten
nire begiak eta mingaina,
eta horrela ibili nintzen,
larrea sentitzen,
baina ikusi ezinik
eta berarekin mintza ezinik.
Arimaren exilioan,
tokiz kanpo,
oinutsik,
bidegabe.
Horregatik gara iraultzaile,
bidegabe eraikitzen direlako bideak.
Horregatik gara askatzaile,
ametsak ez ditugulako traizionatzen,
guk,suari egurra botatzen bizi garenok.
nire begiak eta mingaina,
eta horrela ibili nintzen,
larrea sentitzen,
baina ikusi ezinik
eta berarekin mintza ezinik.
Arimaren exilioan,
tokiz kanpo,
oinutsik,
bidegabe.
Horregatik gara iraultzaile,
bidegabe eraikitzen direlako bideak.
Horregatik gara askatzaile,
ametsak ez ditugulako traizionatzen,
guk,suari egurra botatzen bizi garenok.
EGUZKIA
Egunsentian esnatzen nauena,
lanbro gozoz estalita,
goiza alaitasunez janzteko.
Eguerdian iraultzen zarena,
ekaitzen artean dana gorrituz,
sarobeordutan pakean usteko.
Arratsaldean berpizten dana,
biharra beteta,
ortzin gozo-gozo hiltzeko,
gaua bere sakonak argitzen
hasi orduko.
lanbro gozoz estalita,
goiza alaitasunez janzteko.
Eguerdian iraultzen zarena,
ekaitzen artean dana gorrituz,
sarobeordutan pakean usteko.
Arratsaldean berpizten dana,
biharra beteta,
ortzin gozo-gozo hiltzeko,
gaua bere sakonak argitzen
hasi orduko.
viernes, 20 de enero de 2012
EHIZTARIA
Herria ibili daitekenean,
piriniotako indixu naparra,
bideak eraikitzen,
iraultzaile bihurtzen da.
Herriaren odola
piriniotako indixu naparrari
negarra sortzen dionean,
hau,ehiztari bihurtzen da.
INORANTZIA
Inor itxoiten inor agertu zen,
eta inorekin joan nintzen afaltzera.
Inorekin mozkortu nintzen,
inorekin oheratzeko,gozo-gozo;
inorekin esnatzeko,gozo-gozo.
Eta bapatean ene andrea agertu zen,
eta inor eskutatu ezinik,egia konta nion;
inorekin oheratzen nintzela,gozo-gozo.

jueves, 19 de enero de 2012
PSIKOLARREA
Malformatuen dantza,
nuklearren beroa.
Gizarte sozialaren
mintzo merkea.
Ego handien kultura,
mespretsuaren hizkera.
Konpetitiboen gerra zikinak.
Balore eskaseko
inperialisten morroiak,
herria saldu duten
kontrairaultzaileen larrea.
nuklearren beroa.
Gizarte sozialaren
mintzo merkea.
Ego handien kultura,
mespretsuaren hizkera.
Konpetitiboen gerra zikinak.
Balore eskaseko
inperialisten morroiak,
herria saldu duten
kontrairaultzaileen larrea.
miércoles, 18 de enero de 2012
AMETSAK
Psikean jaiotzen dira ametsak,
lapikoan ekoiztutak,
koba atarian defendituak;
larrean adostutak,
saroben apaindutak eta
zeruan zabaldutak,mintzoan.
lapikoan ekoiztutak,
koba atarian defendituak;
larrean adostutak,
saroben apaindutak eta
zeruan zabaldutak,mintzoan.
lunes, 16 de enero de 2012
ADURRA
Isiltasuna hautsi
lokartuak esnatu
aldapak makurtu
arraigoan sakondu
orgulloa egurtu
ideiak zabaldu
zerua ikutu
arrano bihurtu
adurra dastatu.
lokartuak esnatu
aldapak makurtu
arraigoan sakondu
orgulloa egurtu
ideiak zabaldu
zerua ikutu
arrano bihurtu
adurra dastatu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)