miércoles, 28 de marzo de 2012

UDABERRIA

Izan zen aro bat udaberria agertzen ez zana.Baina bazen ere profezia bat zioena arranoa itzultzean negu gorria atzera egingo zuela udaberriari paso emanez.Karistiarrak aro hori kobetan eman zuten,sua bedeinkatzen eta ehizaz bizitzen.
Udaberri Laida baino urte bat arinago jaio zen,arobeltzeko azken urteetan,eta biak lagunminak ziran,adin hortako bakarrak.Udaberri hamar urtekin emana zuen ehiztarien zina,bere eskutxoa kobako horman irudikatzean,bere gensako ehiztariekin batera.Hamabi urterekin beste ehiztariekin babesaren erritoa  egiten hasi zen;amalurraz mozorrotzen,eta ehiztarien atzetik bailarara jaisten  adi-adi ehizarako teknikak ikasten.
Laida bestalde,udaberri ehiztari izateko formetan zegoen bitartean,beste eginkizun bat zeukan,zaintza.Hau ehiztarien joan etorrien artean zerura begira ematen zitun horduak arranoa etortzen bazen guztiei abiso emateko.
Eta hala elur ekaitzen eta eguzki hotzaren egunak errepikatzen ziren  bitartean,Laida hamalau urte bete eta lau astera bailara osoan aditu zen ohiua,ekoak milaka aldiz errepikatu egin zuen ohiua;ARRANOA DATOR!!!
Ehiztari guztiak koba atarira ailegatu zirenerako eme guztiak,gaizoak,zaharrak eta jaioberriak zerura begira zeuden,Laidaren atzean.Eta bai,hor zeuden zeru erdian,zirkuloak marrazten gora eta behera arrano bikote gazte bat.Eta hauen atzetik beste arrano handiago bat ere bazetorren,baina honen hegaldia motel eta torpeago zen.Koba atariaren gainetik pasatzean jabetu egin ziren atzeko arranoaren hatzaparretan gizaki garhezur bat zeramala,eta danak inor mintza barik jabetu egin ziren profezia bete egin zala.
Gauza guztiak hartu,eta eguna onera egin itxoin barik,elurtearen erdian jaitsi ziren arranoen atzetik bailarara.Eta hor,bailara erdian,bapatean,arrano zaharrak garhezurra bota egin zuen:Eta hor,bailara erdian,ehiztariak su handi bat piztu,eta negu gorria udaberria bihurtu zen akelarrea ospatu zuten.
Handik bederatzi hilabetera Laida seme bat euki zuen,eta Xemein deitu zion.
Xemein gazte egin zanian Udaberri aitzkora bat oparitu zion,eta etxeak,abereentzako etxolak eta nekazaritzarako lanabesak egiten irakatsi zion,eta Xemein nekazari iaioa bihurtu zen.Hau hiru seme euki zitun,Munitibar,Aulesti eta Berriatua.
Udaberri eta Laida bestalde,Xemein gaztea zenian itsasertzera jun ziren bizitzera,eta hor Urdaibai jaio zen.Urdaibai gaztea zanian Udaberri beste aitzkora bat oparitu zion,eta honeri itsasontziak eraikitzen irakatsi zion,eta Urdaibai arrantzale iaioa bihurtu eta Irlanda,Bretania,Dinamarka,Norbegia eta haratagoko mundu baten itsasertzak ezagutu zituen.Urdaibai bi alaba ta seme bat euki zitun,Mundaka,Laga eta Bermeo.
Eta azkenik,mendira jun ziren bizitzera eta hor Anboto jaio zen.Anboto gazte egin zanian Udaberri aitzkora oparitu zion ere,baina honen aitzkoran suge bat bihurtu zitzaiola ikustean,honeri ehizarako teknikak erakutsi zizkion,eta Anboto ehiztari iaioa bihurtu zen.Hau bi seme euki zitun,Abadiño eta Otxandio,eta Anboto izan zen ehiztarien akelarrea sutan mantendu duena gure egunak arte.

miércoles, 7 de marzo de 2012

ZEZEN AUSARTAREN PROFEZIA.SIOUX NAZIOA.

Aro sakratuak erakusten du gauza guztiak
zirkulo batean sartzen direla.
Zaharra berritzen da;
berria zahartzen da.
Dana errepikatzen da.
Kultura amalurran ditu erraiak.
Kultura gabeko gizakiak ez daude denbora luzean,
amalurra amagoia delako.
Naturarekiko lotura gabeko gizakiak
flotatu egiten dute,
negatiboki hazitzen dira,
hausten dira.
Espiritu Handia gauza guztietan datza,
arnasten dugun haizean da ere;
eta lurra gure ama da,
guk ematen dioguna da itzultzen diguna.

               Tasunka Witko(Zaldi Eroa)

martes, 6 de marzo de 2012

ORGULLOA

Gizakiak  bidea galtzean
arraigora jaisten dira.
Baina hor,arraigoan,
barneko munduaren atean,
iraganeko mamuak ere bizi dira;
putzu usteletan,
gainditu behar ditugun
putzu ilunetan.
Eta hor,arraigoan,
barneko munduaren ateko
putzu argietan
jaiotzen da orgulloa.

jueves, 1 de marzo de 2012

LAPIKOA

Sorginak urrezko burruntzalia igitzen
bira ta bira sentsu berberan,
lapikoaren sakonetik
gizonaren burua asomatu zen,
eta honek galdetu zion:
Nork jan behar nau,
hainbeste bira ematen
zorabiatuta nauzula?
Eta sorginak erantzun zion:
Zuk buztinezkoa zara,
eta buztina ez da jaten,
baina bigunegi zinan
eta gogortu beharrez
sartu zaitut lapikoan.

GIZABIDEAREN BARRIKADA

Arraigo gabeko gizartehutsa,
erligioso dogmatizatuak,
ignorantziaren egoak,
gizabidearen barrikada.
Nola baztertu formazio barik?
Nork hautsiko irauli barik?
Nora pasako herri barik?