viernes, 20 de septiembre de 2013

Deabruaren Pastorala

Erraietako deabru,
larreko ehiztari,
abere-herriko zaindari,
saroben izkutatu
zeruan ageri.
Larre barri,larre barri,
oihuka Tipuloi,
txatxoak amagoian erratza
igitzen,igitzen,
herriko bazterrak garbitzen.
Sorginak lapikoan
suari putz egiten,
bihotz hoztuak,
mamuen batzarrak.
Egurre,egurre,egurre,
akelarrea,
egurre,egurre,egurre,
lapikoazpian,
ekoiztu,ekoiztu,ekoiztu,
sozialismoa.
Larre barri,larre barri,
oihuka Tipuloi,
herria esnaute,
ahariak erne!
Akerbeltzak aitz-herrian
arbasoen mintzo,
herri gerra-herri gerra,
matxinatu berriro.
Egurre,egurre,egurre,
akelarrea,
egurre,egurre,egurre,
lapikoazpian,
ekoiztu,ekoiztu,ekoiztu,
soberania.

viernes, 19 de julio de 2013

EROKERIA

Behin erokeria indixu baten arima bahitu zuen,
eta indixua preokupauta lapikora jaitsi eta deabruari
galdetu zion erokeria nola aurkitu.
Deabruak konta zion bakarrik zaldi basati bat
aurkitu zezakela erokeria eta indixua zaldi basati bat aukeratu
eta haize ekaitz baten erdian abiatu zen erokeriaren atzetik.
Behin erokeria aurkitu,bahitu eta arima askatu aurretik
ipui bat kontatzera behartu zion,eta hau konta zion
nola aintzina deabrua eta santu bat amalurraz maitemindu
eta borrokan hasi ziren,eta liskarra aprobetxatuz handik
pasa zen tximino bat deabruari ingenioa eta santuari itxaropena
ostu zizkiela,eta hola jaio zala gizakia.
Eta indixua sinistu barik tximino bat bezala
barre egiten itzuli zen bere herrira.

miércoles, 10 de julio de 2013

AMAGOIAN ERRATZA

Txatxoak igi dezala Amagoian erratza,
bideko zikinak baztertzen dituna.
ahariak gida dazala herria,
akerbeltzak egurra biltzen duten bitartean.
arranoa gorde dazala geure soberania,
bihotzaren larreko akelarrean.

miércoles, 26 de junio de 2013

EKIAZPIKO DEABRUAK

Ekiazpiko deabruak dauz kanpetan
beran zabalera giza-larretik
kapitalismoak gizadia suntsitseko asmoari
sua emoteko beharrez,
eta guk,gizakiak,
izateko biharrez,
deabruekin bat egin dogu
herri-gerra delakoaren nahitanahiez.

viernes, 7 de junio de 2013

AZTARNAK

Aztarnak eraiki dituzten
sortzaileak,
arraigoaren transhumanteak,
ortzipeko deabruak,
erlijiobariko gizakiak,
soberanian bakarrik
sinisten duten
amalurraren semeak.

viernes, 17 de mayo de 2013

BIHOTZAREN AKELARREA

Gaur gauean
geratuko gara,
zu ta ni,
deabruaren larrean,
oinutsik,
bihotzaren akelarrean,
amalurran betirako
guk biok ernaitzeko.

jueves, 11 de abril de 2013

TRANSHUMANTZIA

Trikuharriak eraiki,
biharra jakiteko nondik.
Biharra eraiki,
hurrengoak jakiteko nora.
Nortasunari eutsi,
mundua jakiteko garela.

UHIN GALDUA

Uhin galdu bat zara,
inongo porturik sekula
hartuko ez duen
uhin galdu bat zara.
Itsasoerdian inoraezean
igeri dagoen
inongo porturik sekula
hartuko ez duen
uhin galdu bat zara.

sábado, 23 de marzo de 2013

GENEXIXE

Sortzailea galdetu zion harrotu zitzaion gizonari;
eta bada jaungoikorik?
Nik bakarrik deabrua ezagutzen diat,
biluztu nauen deabrua.
Eta sortzailea galdetu zion bihurtu zitzaion emeari;
eta bada emegoikorik?
Nik bakarrik gizakia ezagutzen diat,
sortu nauen gizakia.

viernes, 1 de marzo de 2013

DEABRUAREN PASTORALA

Deabru,
arrano eru,
bihotzetik mintzatzen
irakatsi zigune,
mamuak ixiltzen ditune,
ekoiztu ene askatasune!
Gizaki,
soberaniaren morroi,
beldurraren preso,
lapikon ehiztari,
buruan jabe,
bihotzan herri,
borrokatu hire askatasune!

miércoles, 13 de febrero de 2013

EMEA

Arbola naiz eta emea,
basoa gara eta emea.
Erreka naiz eta emea,
itsasoa gara eta emea.
Arranoa naiz eta emea,
zerua gara eta emea.
Herria naiz eta emea,
iraultza gara eta emakumeak.

jueves, 17 de enero de 2013

Herri Baratza

Gizakia arbaso zaharren herri baratzan
intentzio onak hazitzen,
egun batean ego bat hazitu zitzaion,
eta hau bakarrik hazitzen zela ikusita,
gizakia egoak hazitzera dedikatu zen.
Baina egoak intentzio onetaz elikatzen dira,
eta gizakia miserable bihurtu zen,
eta sekula berriro ez zuen herria aurkitu.