martes, 3 de abril de 2012

Gizarteari;

                  Zuen prepotentzia handitzen gaitu,
                  zuen egoak militante egiten,
                  eta zuen miseria sortzaileak.

                                                            Herritik.

IHAUTERIAK

Gizakiak aro beltzan,negu gorrian,kobetan izkutatzen gara,eta
batzuk sakonetan galtzen dira.Hemen sakonetan danak
beldurrez mozorrotzen gara barneko mamuak usatzeko,
maskaratuen kalejira eroan.
KEINUA
Aintzina sei naxar seme deabruaren koban sartu ziren,
eta deabrua agertzean bildurrez seirak mozorrotu ziren.
Amalurraz mozorrotu zena sorgina izan zen.
Eroaz mozorrotu zena sortzailea.
Magiaz mozorrotu zena artisaua.
Iraultzailez mozorrotu zena gidaria izan zen,
eta lauren mozorroetaz mozorrotu zena keinua.
Seigarrena,egoz mozorrotu zen,eta hau,gizon arrunta izan zen.
SORGINZULO
Amalurraz mozorrotzen diren sorginen gela da.Hona keinua biluztuta
sartu zen.Sorginzulon usatu behar ditugun mamuak patriarkalismoa,
matxismoa eta indarkeria dira,eta hemen maitatzea,baloreak eta
emetasuna zer diren ikastean amalurraz mozorrotuta sortzaileen
gelan lokartu zen keinua.
SORTZAILEEN GELA
Sortzaileen gelan barneko munduei bizitza ematen zaie,irudimena
norbera gainditu barik.Hemen keinua sarobeak igo zitun,arranon
herria ezagutu zuen,sakonetan bere arraigoa borrokatu zuen
eta erokeriaren mamua usatzeko erotasunez mozorrotu zen.
Eta hola kalejira ero batean artisauen gelan esnatu zen.
ARTISAUEN GELA
Zulo honetan merketasunaren mamua usatzen da,eta hemen keinua
magiaz mozorrotuta barneko munduak irudikatzen ikasi zitun,poesian
mintzatzen eta adurrez eraikitzen,eta hola artisauen elegantziarekin gidarien
zulora pasa zen.
GIDARIEN ZULOA
Hemen balore konpetitiboak,karakter inperialistak eta ignorantzia usatzen dira eta
iraultzailez mozorrotuta gizatasunaz ikasi zuen keinua,nola gizabidea gizakiak
adosten duen bide irekia da eta ez dogmak isten duena.Nola askatasuna
ere hazitzen da eta bizitza garaitu behar dugun borroka bat da.Eta hola
gidarien mintzoa ezagututa gizon arrunten zuloan agertu zen.
GIZON ARRUNTEN ZULOA
Hemen gizartehutsaren merketasuna ikusi zuen,ego handiez mozorrotutako salduak
eta konpetitiboen lehia zikinak.Eta keinua naskauta inorekin mintza barik
arranoz mozorrotu eta hegaz itzuli zen bere larrera,akelarrera.