jueves, 27 de octubre de 2011

PAGOEN ESANA

Ideiaren jabea,dogmatikoa.
Logiaren semea,faxista.
Faxisten jarraitzailea,ignorantea.
Etikaren erraia,anaitasunaren eskua.
Komunalen baloreak,komunismoa.
Formazioa,gogoa,
burujabetza,soberania.
Ehiztarien batzarra, iraulbatza.
Iraultzaileen adarrak,justizia soziala.
Reserbisten demokrazia,neoliberala.
Burgesiaren mintzoa,makurtzea.
Pagoen esana zabaltzea.

jueves, 13 de octubre de 2011

MATXINSALTOAREN ESATEKOAK

Nire ametsak nire poesia dira,                         
nire poesia nire erligioa da,                                   
nire erligioa askatasuna.
Zaindu ametsak!
Ametsak zaintzen dituzten poetak
dira askatzaileak.
Dogma guztien gainetik hegaz doanaz
dira askeak.
 _________________

Matxinsaltoak ez gara jaio erlijioan,
amalurran jaio gara.
Matxinatuak ez gara  jaio sistema sozial  batean,
herrian jaio gara.

sarobeko errai arrano soberano

 Psiketik,koba ataritik,bada bide bat bihotzera
ailegatzen dana,baina bihotzera,arranon herrira ailegatzeko,
abernutik pasa behar gara,norberan mamuak usatzera.

EUSKAL-TRANZE-PAGANO-IRAULTZAILEA

KATEAK,SAKONAK

Koba sakonak,jung-en mamuak,
            inperialista primitiboak dirauten  klaustrofrenia itxiak.
Gizonak iluntzen dituzten inboluzioak,
             poetak odoletan dauzen menaren bestaldeak,
 sakrifikatuen egoitzak.

ATEAK,KOBA ATARIAK

Argia agertzen zaigun itxaropena,
             anaiak aurkitzen garen komunalismoa.
Herria jaiotzen den larreaurrea,
              poetak ehiztariak bihurtzen garen
bizitzaren hasiera.

KULTURA,LARREAK

Kultura adostu genuen larrean,suaren alboan,
              negu gorria udaberria bilakatzen den akelarrean;
nekazaritza garatu dugun adosmenan,herri batzarran.
              Ehiztariak iraultzaileak bihurtzen garen kulturan.

SORMENA,SAROBEAK

Abereak hazitzen diran goikalde komunala.
              Iraultzaileak arrano bihurtzen garen abere herria.
Idazleak pottoka eroak orrazten dituzten sormenak,
              pago makurtuezinen erreinua.

ADURRA,ARRANOEN HERRIA

Arranoak mundu berria adosten digun internazionalismoa,
              komunismoa.Mintzo makurtuezinen orgulloaren herria. 
Arranoak indixu bihurtzen garen zeru zabala.
              Inspiratuen hegaldiak,. haize beroen gorakadak 




 

domingo, 2 de octubre de 2011

MATXINSALTOAREN IRREBERENTZIAK

Matxinsaltoak haserraldi batean sortzailearekin haserretu zen,
ta sortzaileak zazpi urte osoz zigortu zion.
Zazpigarren urtea betetzean,matxinsaltoak ohiukatu zion;
nik ez dauzkot sorrik hirekin ez inorekin, sinisten ez dudalako!
Ta sortzaileak erantzun zion;jun hadi ba sor barik.
Harreskeroztik matxinsaltoa sortzailea izan zen,
baina beti errepikatzen zion bere buruari;
hobeto matxinauta jarraituko bazina 
dogma guztien gainetik saltoka doazen matxinsaltoak bezala.
Ta berriro matxinatu egin zen.