Psiketik,koba ataritik,bada bide bat bihotzera
ailegatzen dana,baina bihotzera,arranon herrira ailegatzeko,
abernutik pasa behar gara,norberan mamuak usatzera.
EUSKAL-TRANZE-PAGANO-IRAULTZAILEA
KATEAK,SAKONAK
Koba sakonak,jung-en mamuak,
inperialista primitiboak dirauten klaustrofrenia itxiak.
Gizonak iluntzen dituzten inboluzioak,
poetak odoletan dauzen menaren bestaldeak,
sakrifikatuen egoitzak.
ATEAK,KOBA ATARIAK
Argia agertzen zaigun itxaropena,
anaiak aurkitzen garen komunalismoa.
Herria jaiotzen den larreaurrea,
poetak ehiztariak bihurtzen garen
bizitzaren hasiera.
KULTURA,LARREAK
Kultura adostu genuen larrean,suaren alboan,
negu gorria udaberria bilakatzen den akelarrean;
nekazaritza garatu dugun adosmenan,herri batzarran.
Ehiztariak iraultzaileak bihurtzen garen kulturan.
SORMENA,SAROBEAK
Abereak hazitzen diran goikalde komunala.
Iraultzaileak arrano bihurtzen garen abere herria.
Idazleak pottoka eroak orrazten dituzten sormenak,
pago makurtuezinen erreinua.
ADURRA,ARRANOEN HERRIA
Arranoak mundu berria adosten digun internazionalismoa,
komunismoa.Mintzo makurtuezinen orgulloaren herria.
Arranoak indixu bihurtzen garen zeru zabala.
Inspiratuen hegaldiak,. haize beroen gorakadak
No hay comentarios:
Publicar un comentario