Gizakia da gizabidetik,
bere arraigotik
gizaki guztien askatasunera,
bere goseak elikatzen doan transhumantea.
Soziala da delegatzen dun bidetik,
ezarritako sistema sozial batetik
gizaki guztien menpekotasunera,
bere egoak elikatzen doan putakumea.
jueves, 13 de diciembre de 2012
martes, 4 de diciembre de 2012
LOGELA
Hor neukan logela,
pagadi baten inongo erdian galduta.
Eta ohe alboan mahaitsua,
esnatzen ninduen iratzargailuarekin.
Hor ekoizten nituen ametsak,
pagoen burujabetzan babestutak,
moxoloen uluetan adituak,
ilargiazpian idatziak.
Eta pagoen burujabetzaren lehioetan
izarrak,
nire logela adurrez apaintzen.
Eta loak nire kontzientzia bahitzean,
eskua zabaltzen nuen haizeak
larre osoan nire idatziak hazitzeko,
egunsentian.
pagadi baten inongo erdian galduta.
Eta ohe alboan mahaitsua,
esnatzen ninduen iratzargailuarekin.
Hor ekoizten nituen ametsak,
pagoen burujabetzan babestutak,
moxoloen uluetan adituak,
ilargiazpian idatziak.
Eta pagoen burujabetzaren lehioetan
izarrak,
nire logela adurrez apaintzen.
Eta loak nire kontzientzia bahitzean,
eskua zabaltzen nuen haizeak
larre osoan nire idatziak hazitzeko,
egunsentian.
EHIZTARIEN SUA
Ehiztariak adostu zuten larrea,
ehiztariak bildu zuten egurra,
ehiztariak piztu zuten sua,
ehiztariak mantendu zuten sua bizirik,
eta halako egun batean,herria,
ehiztarien sua inguratu
eta dantzan hasi zen.
ehiztariak bildu zuten egurra,
ehiztariak piztu zuten sua,
ehiztariak mantendu zuten sua bizirik,
eta halako egun batean,herria,
ehiztarien sua inguratu
eta dantzan hasi zen.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)