jueves, 29 de diciembre de 2011

ARRANOTASUNA

Abere herriko soberanoa,
arranoa;
zeruan zabaltzen duna
infernuan sortutakoa.
Aurkakoaren aurrean
defenditzen diren baloreak
gordetzen dituna.
Erraietan odoletan dauden ideiak
sutan sortutako egiak.
Herriaren bihotza
bihotzaren herria.
Ehiztarien zina,
hegalarien mintzoa.

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Karlos Marx

Karlos Marx dogmatasunetik irakurri zutenak
burupartiduetan militatu zuten,
buruestatuak eraiki zituzten
eta herria saldu zuten.
Karlos Marx askatzailetasunetik irakurri dugunak
herriaren militanteak gara,
herria babesteko gara,
eta sekula ez dugu salduko.

Arima gorriak

Bazen zeruan larre bat arima gorriak bizi zirenak.Hauek ez ziren santuak ezta budistak, ta ez zuten inongo erligiorik.Arima gorriak dogma guztien gainetik hegaz egiten zuten eta herri bat osatzen zuten.Hauen lege bakarra inongo dogmarik ez sortzea zen,dogmak sortzean fundamentalismoen ehiztariak atrapatuko zituzten ta sekula berriro ez zuten hegaz egingo,lurreko hiriko gizon asalariatuak bezala sormen barik bizitzera kondenatuak.Arima gorriak komunaltasunean bizi ziren kooperatibismoak sortzen.Hauek zerura iristen ziren ideia guztietatik edaten zuten,eta heurak adosten zituzten herri batzarran askatasun bidetik  jarraitzeko egokienak.

MATXINSALTOAREN EPAIKETA

Matxinsaltoak bere ego guztiak akatzeagatik epaitu zuten gizon arruntak,
ta epaileak galdetu zion;ze egingo zenion hire etsaiari?
Aurrepentsatu eta akatzea!-erantzun zion bere barneari.
Ordun salto egin,epailearen aurrean ipini ta erantzun zion;
nire inkonsientea akatuko zun,ehiztaria dan bezala,
baina nire konsientea epaituko zun herria nazen bezala.
Ez bihurtu nire herria!

jueves, 27 de octubre de 2011

PAGOEN ESANA

Ideiaren jabea,dogmatikoa.
Logiaren semea,faxista.
Faxisten jarraitzailea,ignorantea.
Etikaren erraia,anaitasunaren eskua.
Komunalen baloreak,komunismoa.
Formazioa,gogoa,
burujabetza,soberania.
Ehiztarien batzarra, iraulbatza.
Iraultzaileen adarrak,justizia soziala.
Reserbisten demokrazia,neoliberala.
Burgesiaren mintzoa,makurtzea.
Pagoen esana zabaltzea.

jueves, 13 de octubre de 2011

MATXINSALTOAREN ESATEKOAK

Nire ametsak nire poesia dira,                         
nire poesia nire erligioa da,                                   
nire erligioa askatasuna.
Zaindu ametsak!
Ametsak zaintzen dituzten poetak
dira askatzaileak.
Dogma guztien gainetik hegaz doanaz
dira askeak.
 _________________

Matxinsaltoak ez gara jaio erlijioan,
amalurran jaio gara.
Matxinatuak ez gara  jaio sistema sozial  batean,
herrian jaio gara.

sarobeko errai arrano soberano

 Psiketik,koba ataritik,bada bide bat bihotzera
ailegatzen dana,baina bihotzera,arranon herrira ailegatzeko,
abernutik pasa behar gara,norberan mamuak usatzera.

EUSKAL-TRANZE-PAGANO-IRAULTZAILEA

KATEAK,SAKONAK

Koba sakonak,jung-en mamuak,
            inperialista primitiboak dirauten  klaustrofrenia itxiak.
Gizonak iluntzen dituzten inboluzioak,
             poetak odoletan dauzen menaren bestaldeak,
 sakrifikatuen egoitzak.

ATEAK,KOBA ATARIAK

Argia agertzen zaigun itxaropena,
             anaiak aurkitzen garen komunalismoa.
Herria jaiotzen den larreaurrea,
              poetak ehiztariak bihurtzen garen
bizitzaren hasiera.

KULTURA,LARREAK

Kultura adostu genuen larrean,suaren alboan,
              negu gorria udaberria bilakatzen den akelarrean;
nekazaritza garatu dugun adosmenan,herri batzarran.
              Ehiztariak iraultzaileak bihurtzen garen kulturan.

SORMENA,SAROBEAK

Abereak hazitzen diran goikalde komunala.
              Iraultzaileak arrano bihurtzen garen abere herria.
Idazleak pottoka eroak orrazten dituzten sormenak,
              pago makurtuezinen erreinua.

ADURRA,ARRANOEN HERRIA

Arranoak mundu berria adosten digun internazionalismoa,
              komunismoa.Mintzo makurtuezinen orgulloaren herria. 
Arranoak indixu bihurtzen garen zeru zabala.
              Inspiratuen hegaldiak,. haize beroen gorakadak 




 

domingo, 2 de octubre de 2011

MATXINSALTOAREN IRREBERENTZIAK

Matxinsaltoak haserraldi batean sortzailearekin haserretu zen,
ta sortzaileak zazpi urte osoz zigortu zion.
Zazpigarren urtea betetzean,matxinsaltoak ohiukatu zion;
nik ez dauzkot sorrik hirekin ez inorekin, sinisten ez dudalako!
Ta sortzaileak erantzun zion;jun hadi ba sor barik.
Harreskeroztik matxinsaltoa sortzailea izan zen,
baina beti errepikatzen zion bere buruari;
hobeto matxinauta jarraituko bazina 
dogma guztien gainetik saltoka doazen matxinsaltoak bezala.
Ta berriro matxinatu egin zen.

viernes, 9 de septiembre de 2011

Arranon herria

ARRANO GORRIA

          Arrano gorria,
su iraultzailea dakarrena.
        Mundu berria adosten diguna;
indixun arima,
           inperialisten etsaia,
herri soberanoen gidaria.


ARRANO BELTZA

Arranoa bere hegaldi batean,naparrako lau pago
    handienei begira,euskal herriaren lau pilareak
irudikatu zitun.Behekoari hezikuntza deitu zion;
  eskubikoari kultura;ezkerrekoari komunalismoa,
eta bere erraiekin harkaitzak hausten zitun goi-
    kaldeko pago handienari Soberania.Eta hola
jaio zen estatu napar iraultzailea.

AKELARREA

Akerbeltzak gabaz jaisten dira artaldera,
              ardibeltzak formatzera,
ahariak adartzera eta 
                 sorginekin dantza eitera.


                                Larrea adostu,egurra bildu,ta sua piztu!

                                                Akerrak dantzan hasi ta arranoa ageri,
                                              hatzaparretan suge bat zeukala.
                                     Sugea sura bota ta milaka sugargorri
                                                    atera ziren suak piztera;
                                     arranoa eta akerbeltzak herria ala hil!
                                                  ohiukatzen zuten bitartean.