Akerbeltzak gabaz jaisten dira artaldera,
ardibeltzak formatzera,
ahariak adartzera eta
sorginekin dantza eitera.
Larrea adostu,egurra bildu,ta sua piztu!
Akerrak dantzan hasi ta arranoa ageri,
hatzaparretan suge bat zeukala.
Sugea sura bota ta milaka sugargorri
atera ziren suak piztera;
arranoa eta akerbeltzak herria ala hil!
ohiukatzen zuten bitartean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario